C/ Zenit, 10 - 28023 Aravaca (Madrid) - E-mail: colegioswaldorf@telefonica.net


                        

 

 









 

 

 

 


Castellano | Catalá | Galego | Euskara

Waldorf Ikastetxeen Elkartea orain urte batzuk sortu genuen Espainiako bost ekimen pedagogikoren artean, eta gaur egun 20 bat ekimenek (ikastetxeak, haur-eskolak, irakasleak prestatzeko zentroak...) osatzen dugu.

Elkartearen helburua Espainiako Waldorf ekimen pedagogiko guztiak batzea zen, orduko ekimenen zein gerora sortuz joango ziren beste batzuen indarrak biltzeko eta, era berean, elkarri laguntzeko.

Dagoeneko 90 bat urte igaro dira berrikuntza pedagogikoa ekarri zuen mugimendu hau sortu zela eta denbora horretan izugarri garatu da mundu osoko hainbat eta hainbat herrialdetan.

Espainiako Waldorf Ikastetxeen Elkartea beste elkarte batzuetako kide ere bada: WALDORF HEZKUNTZAREN EUROPAKO KONTSEILUKOA, WALDORF HAUR ESKOLEN NAZIOARTEKO ELKARTEKOA ETA HAURTZARORAKO ALIANTZAKOA.

HELBURUAK

Hauek dira Elkartearen helburuak, bere estatutuen arabera:

  1. Rudolf Steinerrek garatutako oinarri pedagogikoarekin lan egin nahi duten erakundeak eta ikastetxeak sortzen, mantentzen eta garatzen laguntzea.
  2. Helburu horretara bideratutako ekimenetan dabiltzan lagunei edo taldeei (egun osoz edo zati batean) laguntzea.

Beste helburu batzuk:

. Elkartekideen bozeramaile izatea herri-administrazioetan.

. Hainbat ikastetxeren arteko Waldorf ekintza pedagogikoak koordinatzea.

. Laguntza bereziko jarduerak sustatzea halakoak behar dituzten ikastetxeetan.

. Aholkularitza juridikoa, administratiboa eta ekonomikoa ematea, zuzen-zuzenean zein kanpoko aholkularien bidez.

. Ikastetxeen maila pedagogikoaren kalitate-kontrola egitea.

. Elkartekideentzako aldizkarien argitalpena sustatzea eta Waldorf pedagogia bestelako komunikabideen bitartez zabaltzea.

subir

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 
   
       

Asociación Centros Educativos Waldorf (España) 2008